Hurkoaren eguneko zentroak 25 urte bete ditu eta, denbora-tarte horretan, menpeko 1.200 pertsona baino gehiago artatu ditu
Hurkoak jauzi egin du sare sozialetara
Fundazioak espazio bat ireki du Facebooken; Interneten komunikazio-kanal berri bat edukitzea da helburua, herritar guztiek parte har dezaten.
Hurkoa sare sozialetan dago, dagoeneko. Iaz web-orri berritua abian jarri zuenetik, ekimen berri honen bidez urrats bat egingo du helburu hau lortzeko bidean: erreferentziazko informazio-iturri bihurtzea, egoera ahulean, mendekotasun-egoeran edo babesik gabe dauden adineko pertsonei eta/edo buruko gaixotasunen bat dutenei eman beharreko arreta, babes eta tutoretzaren eremuan. Kasu honetan, Facebookeko espazio bat da komunikazio-kanala; bertan, edozein herritarrek ireki ditzake eztabaida-foroak edo parte har dezake interesgarrienak iruditzen zaizkion foroetan; eta, horrez gainera, Fundazioaren egungo egoerarekin zerikusia duten albisteak, irudiak edo bideoak ere emango dira argitara.
Hurkoak maila bat gora egin du, Facebook sare sozialean informazio-kanal berri bat irekita, kanpoko komunikazioaren bidez gardentasunaren eta bere jarduerak zabaltzearen alde apustu egite horretan. Espazio horrek web-orria osatzen du, eta bertan argitaratuko da, aldian-aldian, Fundazioari edo dagokion sektoreari buruzko informazioa; interesekoak izan daitezkeen estekak, argazkiak eta bideoak ere gehituko dira.
Web-orriaren aldean berrikuntza nagusi bat dakar: Interneteko kanal honek aukera ematen du eztabaida-foroak irekitzeko; foroetan komentatu ahalko dira espazio horretan argitaratutako albisteak, edo iritzia eman ahalko da Fundazioko “lagunen” (Facebooken maiz erabiltzen den terminoa) interesekoa izan daitekeen gai baten inguruan. Gainera, sare horretan edonork parteka ditzake gainerakoekin nahi dituen albisteak, irudiak edo bideoak.
Gipuzkoan arreta, babes eta tutoretzaren eremuan gertatzen den guztiaren berri izateko eta hor parte hartzeko, Facebooken kide egitea besterik ez duzu; behin aplikazioaren barnean zaudela, Hurkoa Fundazioa bilatu behar duzu eta haren “lagun izatea” eskatu, hori guztia urrats gutxitan, denbora gutxian eta oso modu errazean. Bete beharreko baldintza bakarrak dira Internet-konexioa eta korreo elektronikoko helbide bat izatea.

Euskalit-ek Hurkoari eman dio Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma
Barne-prozesu guztietan bikaintasunaren bidean lan egiteko aurrerapausoak ziurtatzen ditu titulu honek eta, era berean, zerbitzurik onena bermatzen du pertsona eta familia ororentzat.
(Donostia, 2011ko urtarrilaren 24a) Euskalitek, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Hurkoari eman dio Konpromiso Diploma. Titulu horren helburua da kudeaketa hobetzeko EFQM eredua erabiltzen duten euskal erakundeak aitortzea, eta erakunde horiek guztiek hartu dute bikaintasunaren bidean lan egiteko konpromisoa. Babes-fundazioaren profesionalek barne-prozesuak optimizatzearen alde lan egiten dute, eta horrek ere bermatuko du Fundazioaren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona eta familiei laguntzarik onena ematea.

Bikaintasunerako bidean, eguneko zentroaren ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du Hurkoak
Hartara, mendekotasun-egoeran dauden pertsona adinduentzako laguntzaren kalitatearekiko, etengabeko hobekuntzarekiko eta jardunbide egokiekiko konpromisoa bermatu du fundazioak.
ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du Hurkoak. Mendekotasun-egoeran dauden adinduei Donostiako eguneko zentroan ematen dizkien zerbitzuen kalitatearekiko etengabeko konpromisoa bermatzen du horrek. DNV kanpo-ikuskatzaileak egin du ebaluazioa, eta, batetik, alor psikosozialean esku hartzeko programak, ebaluazio integrala, estimulazio kognitiboa, errehabilitazio fisikoa, animazioa, harreman sozialak eta familientzako laguntza ebaluatu ditu, eta, bestetik, garraio-zerbitzu egokituak, elikadura, zaintza pertsonala, arropa-garbiketa, fisioterapia eta oinarrizko erizaintza. Berriro ere, parametroei buruzko “desadostasun” bakar bat ere ez izatea azpimarratu du.
Hurkoa osatzen duten pertsona guztien ezaugarria da etengabe hobetzeko etengabeko ahalegina egitea. Zerbitzuen kalitatea handitzeko bidean, eguneko zentroaren ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du fundazioak, eta beste urrats bat egin bikaintasunerantz. Onuradunen eta erabiltzaileen iritzi onak ere lan hori saritu du, joan den urtean 9,3 puntukoa izan baitzen 10 puntuko eskalan.
Kalitate-liburuko hainbat prozedura berrikusi eta hobekuntzak egitearen, prestakuntzaren, jardunbide egokiekiko konpromisoaren eta erabiltzaileen eta senideen beharrei buruzko etengabeko arduraren emaitza da lorpen hau. Besteak beste, alor psikosozialean esku hartzeko programak, ebaluazio integrala, estimulazio kognitiboa, errehabilitazio fisikoa, animazioa, harreman sozialak eta familientzako laguntza, garraio-zerbitzu egokituak, elikadura, zaintza pertsonala, arropa-garbiketa, fisioterapia eta oinarrizko erizaintza analizatu ditu ikuskatzaileak, eta ez du aurkitu haiei buruzko desadostasun bakar bat ere.
ISO 9001
Gero eta gehiago, bere beharrei erantzungo dieten zerbitzuak eskatzen ditu gizarteak, eta kalitatea kudeatzeko egiaztagiridun sistemek frogatzen dute erakundeek badutela eskakizun hori betetzeko konpromisoa. Era berean, ikuspegi orokorra ematen digute sistemok, eta, haiei esker, errazagoa da erakundeen barne-prozesuak erabili, neurtu eta hobetzea.
ISO 9001:2008 egiaztagiriaren bitartez, Hurkoak froga dezake jardunbide egokien arauarekin bat egiaztatu dutela kalitatea kudeatzeko sistema eta arau hori betetzen duela. DNV ikuskatzaileak egiten du egiaztagiria, eta, hari esker, eguneko zentroaren erabiltzaileek badakite fundazioak ezarriak dituela eskakizunak betetzeko beharrezko barne-prozesuak.
Arauari esker, eraginkortasuna handitu du Hurkoak, eta erabiltzaileekiko betebeharrak ez betetzeko arriskua desagerrarazi du ia. Halaber, bere kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna neur dezake fundazioak. Orobat, barne-prozesuak pixkana-pixkana hobetzeko eta erakundeak helburu estrategikoak lortzeko gaitasun handiagoa izateko oinarriak finkatu ditu. Beste era batera esanda, are gehiago nabarmendu ditu etengabeko hobekuntza eta erabiltzaileak pozik egotea, eta, aldi berean, langileen erantzukizuna, motibazioa eta konpromisoa hobetu du.

Hurkoa Fundazioak gaitasun-maila ebaluatzeko modua eta lege-erreforma eztabaidatu ditu bere bi urtez behingo batzarrean
Batzarra Fundazioa sortu zeneko XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan da, eta aditu ugari bildu ditu Kutxako Andia ekitaldi-aretoan. Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak “malgu, azkar eta berritzaile” izateko eskaera egin du, tutoretzapeko pertsonei behar duten guztia eskaini ahal izateko.
(Donostia, 2010eko abenduaren 10a) Hurkoaren XX. urteurrena ospatzeko jardueren barruan, Fundazioak aditu-talde bat bildu du gaur goizean egindako ekitaldian, lege-erreformari eta gaitasun-maila ebaluatzeko moduei buruz eztabaida egiteko. Izan ere, horiexek dira une honetan tutoretzaren arloan kezka handiena sortzen duten gaietako bi, epe motzean sektorean izan ditzaketen ondorioak direla-eta. Ekitaldiaren inaugurazioan, Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak nabarmendu du “behar bezain malgu, azkar eta berritzaile” izan beharra dagoela, “tutoretza behar duten pertsonek izan ditzaketen behar berriak” bete ahal izateko.