Gipuzkoako eguneko zentrorik zaharrena da eta plazarik gehien dituena. Gaur egun, plaza horien %99 okupaturik dago. Zerbitzu eta programa asko eskaintzeaz eta artatze-plan pertsonalizatuak edukitzeaz gain, ISO eta EFQM egiaztagiriak dauzka zentroak. Zentroari balio erantsia ematen diote horiek guztiek. Azken urteotan, 10etik 9,3ko puntuazioa eman diote erabiltzaileek eta horien familiek zentroari. Erabiltzaileen nahiz familien %100ek, gainera, beste pertsona batzuei gomendatuko lieke zentroa, eta egoiliar batek ere ez du zentroa utzi beste leku batera joateko.
Hurkoa Fundazioaren urteurrena.Donostiako Nuestra Señora de las Mercedes Hurkoaren eguneko zentroak 25 urte bete ditu. Denbora horretan, edadeko eta menpeko diren 1.200 pertsona baino gehiago artatu ditu.Egun funtzionamenduan diren eguneko zentroetatik zaharrena da, baita zerbitzurik nahiz programarik gehien eskaintzen dituena eta Gipuzkoan plaza gehien dauzkana ere.Badu, alabaina, etorkizunerako erronka bat: ereduzko izaten jarraitzea bere sektorean. Horretarako, zerbitzuak berritzearen eta etenik gabe hobekuntzak egitearen aldeko apustua egingo du, bere erabiltzaileen asebetetze maila handiari eusteko asmoz.